XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezin aurrikus dezaket zein izanen den egoera arazotsu horrentzako konponbidea, eta izan ere ez naiz ni hori adierazteko pertsonarik egokiena.

Bi gauza ditut garbi: lehena, analisia zerbait kezkagarria dela zuretzat eta hobe litzatekeela izan ere izango ez balitz era bertsuan da kezkagarria neurotikoen kasua ere;

eta bigarrena: interes guztiak hartuko liratekeela kontutan, behin-behingozko balioz, sendagileak hain ugariak diren neurosi psikogenoen tratamenduen nekea kenduko lieketen terapeuta-mota bat onartzeko prest agertuko balira, eta gaixo horien onurarako terapeuta horiekiko etengabeko harremanetan iraunen balute.

Arazo honi dagokionean, hori al da zure azken hitza? Ala baduzu zeresanik oraindik ere?.

Jakina, bada; hirugarren interes bat ere kontutan hartu nahi nuke: jakintzarena, hain zuzen ere.

Esanen dudanak ez du gehiegizko garrantzirik izanen zuretzat, baina neurri berean gertatzen da esangarritsuagoa niretzat.

Halaxe da: ez dugu desiragarritzat jotzen medikuntzak psikoanalisia beregana dezala eta, horrela, bere betiko kokapena psikiatriaren eskuliburuetara muga dadila, terapien kapitulura alegia, gure ezjakintasunean oinarritzen direnez beren emankortasun hutsala giza taldeen inertziari eta ausardi-ezari zor dien hipnosi-sugestioaren, autosugestioaren eta pertsuasioaren sendabideen ondoan.

Etorkizun hobea merezi du eta halaxe izanen du.

Gizakulturaren sorrera-historiaz eta artea, erlijioa eta gizarte-ikerkuntzarenaz kezkatzen diren zientzia guztientzat ezinbesteko izatera ere iritsi daiteke sakontasunaren psikologia inkontzientearen irakasbide den heinean.

Nire ustez, gainera, oso laguntza baliagarria eskainia die jadanik jakintza horiei beren arazoak konpontzeko orduan, baina orain artekoa oso laguntza txikia izan da